• ARGAZKIAK
  • Archives
  • Categories
  • Author Archive

    Bilblogariren sari banaketa!


    2011 - 12.07

    Lehenengo eta behin jakinarazi nahi dizuegi, taldeko blog onena izan garela eta laster jarraituko dugula blogarekin lanean.

    Hona hemen pasadan asteko sari banaketen argazki batzuk:

    Bideoa

    Eskerrik asko Gontzal Eta Ikerren partetik Bilblogariko Antolatzaileei.

    Morfina


    2011 - 11.29

    Morfinak droga potente bat da medikuntzan sarritan erabiltzen dena analgésico moduan.

    Azken dosiaren 24 orkutako sintomak dira:

    -         Urduritasuna

    -         Negar malkoak eta rinorrea.

    -         Aharrausiak

    -         Logura astindua

    Azken dosiaren 48-72 ordutako sintomak dira:

    -         Insomnioa

    -         Nauseak

    -         Botakak

    -         Diarreak

    -         Hipertensioa eta takikardiak

    -         Kolapso kardiobaskular posiblea

    Arnasa deprimitzen du rezeptore muskariniko eta nikotinikoak afektatzen dituenean. Dosi altuak erritmo anormalak, apneak eta garunaren dilatazioak produzitzen ditu.                                                                                                                                                                                               
    Hipotemia, miosia, arterial dilatazioaren hipotentsioa, etab.

    Heroinak morfinaren deribatu potenteago bat da eta morfinaren azetilazioagatik produzitzen da.

    Tabakoa


    2011 - 11.21

    Kaixo blogariak! Oraingo honetan mundu osoan zehar legeztatua dagoen droga bati buruz hitzegingo dugu: tabakoa.

    Tabakoa landare bat da. Bere hostoak, droga legal moduan erabiltzen dira.

    Nikotiana izeneko landare Amerikar batetik ateratzen da tabakoa. Nahiz eta oso adiktiboa izan, bere nikotinagatik legalki mundu osoan saltzen da. Nikotina landarearen hostoekin batera, beste produktu kimiko batzuk ere ditu. Minbizien %85-a, alkitranak sortutakoa izan da.Tabakoak nerbio-sistema zentrala estimulatzen du. Tabako hosto lehorrei alkitrana, karbono monoxidoa, arsenikoa eta nikotina (mendekotasun sortzailea) eransten zaie.

    BILATUTAKO EFEKTUAK

    1. Garrantzitsua eta helduagoa sentitzea (batez ere adoleszentzian), lasaitzea, erlaxatzea, eskuetan zerbait izatea…

    KONTSUMITZEKO MODUAK

    1. Erre edo murtxikatu.

    EPE GUTZIKO EFEKTUAK

    1. Hatsak eta ahoak usain txarra izaten duelako.
    2. Arropak usaia hartzen du.
    3. Eztarrian hazkura.
    4. Hortzak eta behatzak horitzen dira.
    5. Pertsonaren, kontsumitzeko moduaren eta momentuaren arabera erlaxazioa edota bizkortzea edo suspertzea.
    6. Odol hodien estutzea.
    7. Arnasa hartzeko zailtasunak.

    KONTSUMO EZ EGOKIEN ARRISKUAK

    1. Azkarregi nekatzea.
    2. Arnas sistemaren narriadura (bronkitisa, laringeko eta biriketako minbizia) eta zirkulazio sistemaren narriadura (garuneko, bihotzeko infartuak…).
    3. Faringitisa.
    4. Mendekotasun psikologikoa.
    5. Abstinentzia sindromea: urduritasuna, suminkortasuna

    Extasis (MDMA)


    2011 - 11.17

    Droga hau gauaren erregea da, gehienetan diskoeteketan kontsumitzen delako.

    Kontsumitzaileak maitatuak eta zoriontsuak sentitzen dira. MDMAk garunak serotonina eta dopamina gehiago ekoiztea eragiten duela ematen du.Serotoninak gure egoera animikoan eragiten du,dopaminak berriz erlaxazio bultzati eta mina arintzen du.

    Lehenengo sentsazioa sakona eta deskribatzea zaila da (hotzikara iraunkor baten moduko arintasun fisiko eta mentaleko egoera bat da,hemendik datorkio hain zuzen droga honi bere izena=estasis) ,eta ordu erditik ordu batetako tartean desagertzen da. Estasiaren ondorio nagusiena enpatia da ,hau da,pertsonen arteko intimitatearen eta komunikazioa handitzea alegia.

    Energia maila handitzea da bere helburua, gau osoan salto eta dantza egiteko gogoa izanik. Neke fisikoaren sentsazio ere ekiditen du, estimulazio eta erlaxazio momentuak konbinatuz eta maitemintzearen antzeko egoera emozional bat eraginez. Estasia ez da afrodisiakoa bat,nahiz eta ukitzearen eta ukitua izatearen plazerra indartu.

    Bere efektuak dira:

    -Bihotzeko taupadak azkartzea

    -Estimulazio gehiegi jasan dezakezu ,urduri jarri, baita panikoa sentitu ere.

    -Haluzinazioak eduki ditzakezu.

    -Ordu askotan zehar dantzan ibiliz gero gorputza berotu egiten da eta deshidratatuta geratu ahal da .

    -Bat batean memoria galdu dezakezu.

    -Eraginak desagertzen doazen heinean, bizitzarik gabe bezala sentitzen zara eta zure gogoak gainbehera egiten du.

    -Paranoia, depresioa eta panikoa sentitu ditzakezu.

    Bere itxura neurri eta kolore ezberdinetako piluletan merkaturatzen da eta normalean logotipoak izaten ditu idatzirik. Normalean pilula moduan kontsumitzen den sintesi droga bat izan arren, pilula txikitu eta esnifatzen dutenak ere badaude.

    Zergaitik kontsumitzen dugu droga?


    2011 - 11.16

    Hasiera hasieratik argi utzi nahi dugu gure blogan ez diogula inori droga kontsumitzeari bultzatzen, bere arazoei eta beraie buruz daukagun informazioaz baliatzen gara.

    Pertsona batekin elkarrizketa bat izatean, ia zergaitik hasi zen kontsumitzen galdetzen diogu.

    Baina galdera honen erantzunak ez gaitu inondik inora eramaten, bakoitzak arrazoi ezberdinak ditu:

    1. Kuriosidadea
    2. Aisialdirako
    3. Arazoak ditudalako(pertsonalak, familiakoak, ekonomikoak…)
    4. Lagunekin elkartzeko
    5. Guztiak egiten dute
    6. Ez dakit…

    Eta hauek dira 15 eta 29 urteren artean kontsumitzen dituzten ehunekoa:

    substantzia ohizko kontsumoa noizbait dastatu du
    Alkohola %71.7 %91.8
    Tabakoa %38.6 %58.7
    Kannabisa %29.6 %55.1
    Anfetamina %7 %15.3
    Kokaina %4.5 %11.2

    Kokaina


    2011 - 11.14

    Gaur egun ere, munduan badago beste droga bat ere asko konsumitzen dena eta kannabisa bezala, landare batetik ateratzen dena: Kokaina(Erytroxilon).

    Kokaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile bat da. Koka orritik ateratzen da, Hego Ameriketakoa da. Bertako jendeak gosea, tripako minak eta beste gaitz batzuen aurka egiteko erabiltzen dute. Kokaina zuzenean garunean eragiten duen estimulatzaile adiktiboa da. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako droga deitu izan ohi zaio garai horietan oso ezaguna egin zelako. Kokaina ez da droga berri bat, gaur egun mundu osoan dauden droga guztietatik, kokaina zaharrenetariko bat da. Kokaina, hauts zuri, fin eta garden itxurarekin saltzen da kalean baina gamelu(“camello”) batzuek talkoa edota azukrearekin ere nahasten dute. 

    Bere ondorioak, autoestima eta norberaren buruarekiko konfiantza igotzea dira, hitz egiteko erreztasuna ematen du eta eszitatu egiten du (azkenean dosi askoren ondoren impotentzia nabariagoa izando da). Bere iraupena 30 eta 60 minututakoa da eta amaitzean, edozer egingo zenuke beste dosi bat hartzeagaitik. 

    Kokaina kontsumitzen duten pertsonak gehienetan helburu sozialerako egiten dute. Eta estatistiken esaten dute gehienek dibertitzeko kontsumitzen dutela eta 25-30 urte bitarteko gizonak dira gehienetan.

    Kannabisa


    2011 - 11.10

    Harrigarria ematen du droga bat landareetatik etortzea baina hau da Kannabisaren eta kokainaren kasua, baina horaingo honetan Kannabisari buruz hitzegingo dugu.

    Asiatik datorren landara da eta bere lehen agerketak K. a. 2737. urtean izan ziren. Denbora pasatu ahala mundu guztira zabaldu da eta gaur egun istilu gehien izan dituen droga da. Kannabisaz gain resinetatik hatxisa ere ateratzen da, eta hau THC (tetrahidrocannabinol) kontzentrazio handiena du.

    Munduan gehien zabaldu den droga da eta ia 200millio kontsumidoreetara heldu da (kontuan hartu munduan 7mila milioi garela), gainera egunero 25 milioi pertsonek erre, jan etab. egiten dute. 14 eta 18 urteen artean dagoen %40-ak inoiz erre egin dau eta %25-ak ia egunero erretzen dute (datu oso altuak dira 1000 gazteetatik 400 gazte inoiz droga hau hartu duela pentsatzen badugu).

    Kannabisak ez du (drogen artean) kontsekuentzia oso txarrik: depresioa, ansiedadea, eta panikoa bataz beste.

    Eztbaida asko egon dira legalizazioari buruz eta hauek dira datu nabarmenenak:

    Kannabisa legeztatzearen datu positiboak:

    1. Zorionaren hormonok aktibatzen dira.
    2. Seguruago izango zen ez zelako kaleetan erosiko.
    3. Ez ditu kontsekuentzia agresiborik (alkohola bezala), ez ziran izkanbilarik egongo.
    4. Enfermedade askoren mina baretzen da.
    5. Legeztatzen bada cocainaren kontsumoa adibidez askoz txikiagoa izango zen.

    Kannabisa legeztatzearen datu negatiboak:

    1. Dependentzia dakar. Neuronak galtzeaz gain.
    2. Gazteen kontsumoa askoz handia izango litzateke.
    3. Kalte irreparableak sortzen ditu burmuinean.
    4. Azkenean tabakoa bezala kontsumituko zen.

    Kokodrilo droga!


    2011 - 11.08

    Gure blog berria duela gutxi agertu zen droga batekin estrenatuko dugu. Txiroen droga da, eta gehien bat Rusian kontsumitzen da. Adituen ustez droga hau hamar mila pertsona baino gehiago hartzen dute, baina oso gutxi dira heroinaren aldean: ia bi millio kontsumidore.

    Kokodrilo (heroina ordezkatzen duen droga) izena hartu du, droga honek azala berdetu eta eskamatu egiten duelako, kokodriloena bezala. Baina azala usteltzeaz gain kontsumidoreak bi eta hiru urteren buruan hil egiten dira.

    Rusiako kale pobreenetan kontsumitzen da eta heroinaren dosi bat ia 60 euro balio duenean, kokodriloa etxean sukaldatu egin ahal da. Gainera, droga hau istea heroina bani askoz zailagoa da: hilabete bat baino gehiago behar izango duzu.